Thursday, January 31, 2008

Microsoft eta Linux elkarren osagarri?

Has dezagun bloga irribarre batekin. Argazki bitxi hau aurkitu dut Osloko Unibertsitateko ikasle Hans Peter Verne-ren web-orrian (linuxtoons atalean): badirudi Microsoft eta Linux --bata leungarri, bestea garbigarri-- elkarren lagun izan daitezkeela ordenagailuen mundutik kanpo!













3 comments:

Gorka Jakobe Palazio said...

Metaforaren ederra! Horixe sartu behar diegu buruan gure irakaskide eta ikasleei, sistema eragile bat baino gehiago eduki ahal dituztela ordenagailuan... horrela ikusiko dute Linux dela hobetoen ikuzten duena eta auzokideari erranen diote! Uxala horrela balitz!

Madalen Goiria said...

Lehengo sarrera, Xabi, badozu jarraitzaile bat.
Ondo polito egonogo litzateke Palazio Jaunari jarraituz, telebistarako iragarki bat egitea, garbitzaileen arteko konparazioak egiten eben modura. Eta azkenean, honelakoren bat eta nori esango dautsezu?... Ba Koldo nire koinatuari.

Enrique Arce said...

Ba...zoragarrizkoa!!! Arrakasta handia lortuko duzulakoan nago.